300 lagun elkartuko dira herri bazkarirako

Ubane Madera 2012ko ekainaren 25a

Maisu Aranoko arbolapeak 300 bat lagun hartuo ditu 14:30ak bueltan Zeuk iñ zeuk jan herri bazkarirako. Dagoeneko hantxe dira koadrila batzuetako ordezkariak fin-fin lanean, lagunak datozenerako. Bien bitartean, gasolinera umez beteta dago, Eguzkilaru eta Txatxilipurdiren jolasek erakarrita. Laburbilduz, giroa eguraldia bezain epel edo bero dago une honetan Arrasateko kaleetan. 

Ekainaren 25a haurren eta gaztetxoen festa eguna izanda, eurek "hartu" dute eguerdi partean gasolinera: marrazki, ohe elastiko, puzgarri eta bestelako jolasetan gustura asko aurkitu ditugu, adin guztietakoak, gainera. 

Bien bitartean, Maisu Aranon dagoeneko koadriletako finenak lanean dihardute, herri bazkarirako menu gozoak prestatzen.

Eta inguru guztia dantzan jartzen dihardute Rockbox fanfarrekoak, askoren harridurarako. Izan ere, ohikotasunetik erabat atera eta AC/DC eta U2 moduko taldeen rockanrolla da euren musikaren muina.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak