Erraldoi eta Kilikiek hartu dituzte kaleak

Miren Arregi Amasorrain 2012ko ekainaren 24a

Erraldoi eta kilikiak izan dira goizeko protagonista, San Juanetan. Kalejiran, plazara heldu dira, sekulako jendetza atzetik zutela. Familiak ziren nagusi, guraso eta ume, eta tartea, atzotik etxera joan barik zegoenik ere bai.

Plazara iritsita, atzo parrokiara eraman zuten San Juanen irudia udaletxe aurrera eraman dute berriz. Han, San Juanen irudiari, alkate eta zinegotziei, aurreskua egin diete bi dantzarik. Arrasate Musikaleko bandarekin hitzordua izan dute gero herritarrek. Eguzkiari ihesi, itzal bila ibili dira denak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak