Porruk iragarri du zezenak plazara bidean badatozela.

Eta iragarri eta berehala pasatu dira zezenak. Ikusteko ia astirik eman barik.
Behin plazan, bat edo bat harrapatzea lortu dute, behin baino gehiagotan, gainera. Zorionez, ez dio kolpe larririk eragin, eta gainera, bukaeran ikusleen esker-ona jaso du gazteak txalo modura, eta 10 euro eta guzti eman diote, "egindako lanarengatik".


