Gau giro ederra, suaren bueltan

Miren Arregi Amasorrain 2012ko ekainaren 24a

Musikari, erraldoi, dantzari eta dragoi, guztiek elkarrekin, kalejira ederra egin dute Arrasateko kaleetan barrena. Kaleak jendez gainezka, gozateko moduko ikuskizuna eskaini dute beste urte batez Errementari dantzarekin. Plazara iritsi, bakoitzak bere tokia hartu eta argiak itzali direnean sortu da magia itzela. Are handiagoa, Txalapartarien emanaldien ondoren, dragoiak piztu duenean sua. 

Iñazio Arkarraga-Urizarrek, dantza egin du orduan. Ohitura den moduan, alpargata zaharra bota du sutara, zaharrak erre eta berriak hobeak izan daitezen. Txaloz hartu dute alkatea arrasatearrek. Dantzariek orduan, suaren inguruan, polkak eta San Juan dantza egin dituzte.

23:30ean hasi da Danborrada. Seber Altuben herritar mordoa bildu da urteroko beste hitzordu bat ikusteko. Danbor jotzaileak pozik zeuden, dantzarako gogoz, eta nola ez, danborrak apurtu arte ere jotzeko gogoz. Eta horrela izan da. Umore onean, abesten eta dantzan pasatu baitute danbor jotzaileek gaua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak