Esan bezala, garabia etorri da makala jasotzera. Zutik dago herriko plazaren erdian eta hura izango da besteak beste gaurko Errementari dantzaren eta San Juan suaren testigu. Giro ederra dago Arrasaten, batukada kalean, jendea gora eta behera... Dantzariak ere dagoeneko euskal jantzia soinean dutela ikusi ditugu kalean. Laister, hasiko dira Errementari dantzarekin. Eta ondoren, San Juan sua piztuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.