Polea bakarrik ez, makala bera ere apurtu egin zen kolpearen ondorioz. Hura jaso eta beste saiakera bat egiten ahalegindu ziren baina udaletxeko teknikarien aginduz, bertan behera utzi zuten ahalegina. Segurtasun neurriak tarteko, makala ez jazotzeko erabakia hartu zuten. Penaz baina txalo artea amaitu zen dena. Azkenean, garabiarekin jaso behar izan zuten makala.
Bestetik, San Juan Bataiatzailearen jaiotzaren bezperan, Salve Solemnea egin ohi da San Juan parrokian. San Juanen irudia parrokian sartzearekin bat hasi zuen apaizak meza eta berehala etorri zen abesbatzaren Salvea. Parrokia jendez gainezka zegoen.