Munduko gazte mailako atleta onenak batuko dira uztailaren 10etik 15era Bartzelonan, eta Arrasateko bi atleta horiek hitzorduan egon nahi dute, Munduko Txapelketan. Horretarako, asteburuan Uribarrenek salto hirukoitzean 15,60 metrotako muga gainditu beharko du; Hala, Arrasateko atletak ez zuen martitzenean egunik onena izan, 15,05ko marka egin zuen Mojategin egindako parte-hartze libreko probetan, eta haren aurtengo marka onena 15,33koa da.
Maialen Axpek gertuago du Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela; pertika saltoaz Bartzelonan egoteko gutxieneko marka gaindituta dauka, eta nahikoa izango du Avilesen bigarren sailkatzearekin (martitzenean Bedoñakoak 3,85 metroko saltoa egin zuen).