San Juanak beharrean, 'San Quebranta'

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 22a

San Juan jaiak direla-eta urtero-urtero arrasatear askok Mediterraneorako bidea hartzen dute, prozesioan. Ez da aukera txarra, abuztuan baino prezio merkeagoan oporraldi txikia. Asteburuan, baina, San Juanek jaiek beste kontrario gogor bat izango dute, urtetan parrandero izan diren askok Sabiñanigorako bidea hartuko dute-eta, Quebranta-ra.

Skatea: 

Atletismoa:

Pilota:

Automobilismoa:

Futbola:

Bihar, zapatua, goizean goiz 11.192 lagun pedalei eragiten hasiko dira (Quebrantan 8.000 irtengo dira, 3000 Treparriscosen), Sabiñanigotik hasita 205 kilometro egiteko asmoaz. Bistan da Quebrantahuesos probak hazten jarraitzen duela, geroago eta parte-hartzaile gehiago dituelako, horietako asko nazioartetik etorritakoak. Gauza bakarra da aldatzen ez dena, ziklista gehien eramaten duen lurraldea Euskal Herria da (2.500 txirrindulari), eta halaxe azpimarratu zuten ekainaren 15ean  egin zuten probaren aurkezpenean. Deigarria da, Aragoiko bertako zikloturista kopurua ez da Euskal Herritik joandakora iristen.

Urtero moduan Debagoienetik ziklista koadrila galanta abiatuko da gaur Pirineo aldera, Quebranta-ra, eta horien jarraipena egingo du asteleheneko Goiena paperak (sailkapenak batuko ditugu) eta baita goiena.net-ek ere. Iaz bailarako 157 lagun izan ziren proban (Frantzia osotik joandakoak baino gehiago) eta gehienek lortu zuten proba amaitzea. Bailarakoen artean azkarrena Oskar Askasibar izan zen, eta sailkapen orokorrean 24. postuan helmugaratu zen, 5:48ko denbora eginda; aurten ere irteera puntuan izango da Elgetakoa.  

Ez da lasterketa, ala?
Quebrantahuesos proba ez da lasterketa, baina lasterketa balitz moduan antolatuta dago (denbora neurtzen den momentutik), eta halaxe korritzen dute ziklistek. Denetik dagoela esango du norbaitek, baina sailkapenean akatsen bat dagoenean jasotzen dugun dei eta mezu kopuruak erakusten du jendeak ze garrantzia ematen dion proban egindako denborari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak