"GOIENAk oso paper garrantzitsua jokatzen du Debagoienean bizi direnentzako ez ezik bailaratik kanpo gabiltzan debagoiendarrontzako ere. Ni Donostian bizi naiz eta Debagoienean zer gertatzen den jakiteko oso baliagarria zait. Horrelako hedabideak, gainera, oso gertu daude herri eta auzoetatik eta ezinbestekoak dira euskararen normalizaziorako nahiz tokian tokiko euskalkien garapenerako", adierazi du.
Horri gehitu dio, krisi ekonomikoa tarteko, komunikabide gehienek garai "zailak" bizi dituzten arren, "horiei laguntzeko euren eskuetan dagoen dena egingo" dutela.