Irakurle batek jakinarazi digunez, joan den domekan Herriko plazak zikinkeriaz beteta amaitu zuen. Haur Dantzarien eguna izan zen eta, dantza saioak amaitu zirenean, herritarrak bidali dizkigun argazkiek erakusten duten moduan geratu ziren plazako inguruak iluntzean, 20:30ak aldera. Arrasaten haurrek litxarreriak erosi ostean plastikoak lurrera botatzeko ohitura "oso zabaldua" dagoela uste du egoera salatu duen herritarrak. Bada, haurren ohitura horiek aldatzea gurasoen esku ere badago. Helburua, herriko kaleak txukunago izatea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.