Egunotan ari dira Arrasateko Kajoi tabernaren 25. urteurreneko ospakizunekin. Zapatuan, Governors taldearen emanaldia izan zen eta martitzenean, besteak beste, barra librea izan zuten goiz-eguerdian eta, iluntzean, Una noche sin Sabina taldeak kontzertua eskaini zuen. Antonio Murillo, Kajoiko jabeetako bat taula gainera igo zenekoa izan zen kontzertuko une hunkigarrienetako bat.
Dena dela, urte osoan zehar, hainbat ekimen bultzatu dituzte Kajoi tabernatik. Apirilean, esaterako, Jose Luis Tabueña argazkilariaren argazkiak, Maialen Fernandez Arroiabe modelo arrastearra protagonsta zelarik argazki gehienetan, ikusgai izan ziren tabernan.