Sanjuanetarako txosnak gertu etzi jai giroan murgil daitezen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 20a

San Juan jaien usaina nabaria da Arrasateko kaleetan. Joan den asteburuan txikienak izan ziren protagonista nagusi denetariko ekintzekin. Orain gazteek hartuko dute lekukoa, jaietan euren espazio naturala izango den Txosnagunean. Izan ere hilaren 22an, bezperaren bezperan, irekiko dituzte txosnak. Gaur bertan langileak ikusi ditugu txosna horiek muntatzen. Era berean, San Juan bezperako koadrilen bazkarirako kamisetak gaur eta bihar banatuko dituzte gaztetxean, 18:00etatik 19:00etara. Bazkariko txartela eraman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak