Errendimenduko finalak Etxezarretak eta Moronek, asteburuan

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 22a

Errendimenduko txapelketetan finalak jokatuko dituzte Aitor Etxezarretak eta Markel Moronek asteburuan. Lehengoak gazteen bigarren mailako finala jokatuko du gaur Hondarribian. Moronek, berriz, Zestoan izango du bihar hitzordua, bihar. Bestalde, San Juanak berotzen joateko, joan den asteburuan jokatu zituzten AGT Arrasate Pilota Elkarteko kideek herriko jaietako txapelketako finalak, eta giro ederra izan zen Uarkapen.

Aurre-benjaminetan, Sarabia-Lezea bikoteak Sanchez-Apaolaza izan zuen aurrean, eta lehengoak nagusitu ziren. Benjaminetan, ostera, Narvaez eta Nuñez izan ziren onenak, Oruna-Gomez bikotearen mendean hartuta. Kategoria berean, Errasti-Etxebarriak jantzi zuten txapela Garitano-Zubizarreta bikotearen aurka jokatutako finalean. Alebinetan, Gonzalez-Solozabal bikoteak irabazi zuen, eta infantil mailan, Etxezarreta-Bengoa bikoteak lortu zuen txapela.

Errendimendu mailan
San Juanetako txapelketarekin batera Udaberri torneoko partiduak ere jokatu zituzten. Hala, Arribillaga seniorrak markagailu estuarekin galdu zuen Jauregiren aurka, 22-19. Emaitza horrekin arrasatearra finaletik kanpo geratu da. Aitor Etxezarreta, ostera, finalean izango da AGT Arrasate Pilota Taldearen ordezkari eta gaur, egubakoitza, txapela lortzeko partidua jokatuko du Artola pilotari donostiarraren kontra. Norgehiagoka Hondarribian jokatuko dute, arratsaldeko 19:15etatik aurrera.

Errendimenduko torneoan, Elkorobarrutia eta Llodio alebinek galdu egin zuten Ilumpeko pilotarien kontra (11-8), eta finaletik kanpo geratu ziren. Lau t´erdiaren modalitatean, Murua alebinak ere finala jokatzeko aukera galdu zuen Egiguren pilotaria arrasatearrari nagusitu ostean, 6-16ko emaitzarekin. Markel Moron, ostera, finalean izango da Zubizarretari 16-9 irabazi ostean. Hala, Mororek Zestoan jokatuko du finala bihar, Billabonako Aizpuru pilotariaren aurka Zestoan (17:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak