Maite Barreña: "Gizarte osoari dagokigu indarkeriari aurre egitea"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 19a

Familiarteko eta emakumeen aurkako indarkeriak hazi egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Etxeko indarkeriari dagokionean, hau da, familiartean gertatzen denari dagokionez, %110 hazi zen iaz EAEn; eta gora egin dute emakumeen kontrako indarkeria kasuek ere, eraso psikologikoek batez ere. Genero indarkeria kasuak %54 hazi dira urtebetean: 2010ean 800 pasatxo izatetik 2011n 1.250eko muga gainditzera ailegatu dira. 

"Sei urteko zigorra gizon bati, bi umeri sexu-gehiegikeriak egiteagatik eta 1.260 euroko isuna, 10 urteko neskato bat bortxatzen saiatzeagatik eta emakume bat iraintzeagatik"; "Andre bat erietxera eraman dute, bikotekide ohiak eraso egin ostean Trapagaranen";… gaur goizeko berriak dira biak ala biak, ez dago atzera egin beharrik halako gertaerekin topo egiteko. Eta hala erakusten dute Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen azken datuek ere, salbuespenezko albiste izatetik errutinaren parte izatera pasa direla: familiarteko eta emakumeen aurkako indarkeriak hazi egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gipuzkoara etorrita, 338 genero indarkeria kasu eman ziren iaz, eta izaera psikologikoko 367; eraso psikologikoak fisikoak baino gehiago izan ziren, beraz.

"Inor ez gaude horrelakoetatik salbu"

"Inor ez gaude horrelakoetatik salbu eta Arrasate eta Debagoiena ez dira salbuespenak", Arrasateko Emakume Txokoko Maite Barreñaren esanetan. Horri aurre egitea gizarte osoaren egitekoa da Barreñaren ustez eta, beraz, denok, bakoitzak dagokion tokitik eta ahal duen heinean eragin behar dugula dio, eta baita ondorengo belaunaldiei begira lan garrantzitsua egin behar dugula ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak