Basterretxearekin batera, zapatuko ekitaldian, besteak beste, Mikel Lertxundi, Iñaki Ruiz de Egino, Egoitz Iñurrita, Victor Arrizabalaga, Dora Salazar eta Iñaki Olazabal artistak izan ziren.

Euskal eskulturagileen museo irekia
Izan ere, proiektu zabalago baten lehen oinarria da Arregiren lana,: euskal eskulturagileen museo ireki bilakatu gura dute Meatzaldea Goikoa parkea. "Ikusi dugu euskal eskultura gainbeheran dagoela 70-80ko hamarkadatik, eta Chillida, Oteiza edo Mendiburu moduko artisten lanean zentratu dela. Uste dugu ezinbestekoa dela eskulturagileei bultzada ematea, eta parke honi esker herritarrek gaur egun egiten dutena ikusi ahal izango dute", adierazi zuen Gillermo Olmok, ekimenaren bultzatzaileak.

Bisita gidatuak Olmok jakinarazi zuen, halaber, oraingo astetik aurrera parkean bisita gidatuak egingo dituztela zapatu eta domekan, 11:00etan eta 12:30ean. Eta iragarri du hiru aste barru Iparraldeko artistekin elkartuko direla.
