Haurren danborradako eta dantzari eguneko bideoak ikusgai

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 19a

Sanjuanak hasteko egun gutxi batzuen faltan, etxeko txikienak arduratu dira aurreko asteburuan herrian jai giroa ipintzeaz. Zapatuan haurren danborrada egin zuten 225 neska-mutikok eta oso ondo irten zela zioen jendeak amaieran.  

Danbor hotsak isilduta, dantzek hartu zuten protagonismoa domekan. Euskal Herri osotik etorritako 600 lagun baino gehiago batu ziren Arrasaten; tartean, debagoiendarrak eta herri bertakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak