Gaurtik San Juan egunera arte, musika ikasleen emaitza jendaurrean

Ubane Madera 2012ko ekainaren 19a

Zortzi hitzordu egin ditu Arrasate Musikalek, gaurtik domekara bitartean gauzatzeko. Gertukoenak gaurkoak dira: 18:00etan, tronboi, tuba eta bonbardinoko ikasleen kontzertua musika eskolan; eta 18:30ean, klarinete kontzertua, leku berean.

Bihar,  ikasleek dute hitzordua, 18:30ean kontzertua egiteko, musika eskolan. Eta 21:00etan jam sesion iragarri dute, hori ere musika eskolan.

Eguenean, berriz, sokazkoen txanda izango da, 18:30ean; eta egubakoitzean, kantu kontzertua antolatu dute, 17:30ean.

San Juan eguneko kontzertu handia

Bukatzeko, domekan, San Juan eguneko kontzertu tradizionala joko dute, Monterronen 13:00etan. Eta hori baino lehen, diana modura edo, 11:30ean kalez kale jardungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak