Hona hemen Udal Gobernuak Salbean ez parte hartzeko emandako arrazoiak:
"Salbeak eta meza nagusiak, biek ala biek, kristau komunitatean balio tradizional eta erlijioso handia dutela konsziente izanik eta, aldi berean, Arrasateko Udala instituzio laikoa dela kontuan hartuta, Udal Gobernu taldea osatzen dugunok ekimen horietan parte hartzearen inguruko gogoeta egin nahi dugu. Izan ere, ordezkari politikoak garen aldetik, sinesmen ezberdinetako zein sinesmen erlijiosorik ez duten herritarrak ordezkartzen ditugu. Era berean, Udal taldea osatzen dugunok ere balore eta sinesmen ezberdinetako pertsonak gara".