Egubakoitzeko kontzertua izan zen ikasturte amaierako kontzertu handia, baina oraindik datozen egunetarako beste zenbait ekintza ere badituzte musika eskolan: sokazko ikasleen kontzertua 18an, 18:30ean; klarinete kontzertua 19an, 18:30ean; tronboi, bonbardino eta tuba kontzertua 19an, 18:00etan; ikasleen kontzertua 20an, 18:30ean; eta kantuko kontzertua 22an, 17:30ean.