Governors, Atauriren begietatik

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ekainaren 18a

San Juanak berotzeko, hainbat ekitaldi izan da asteburuan Arrasaten. Horietako bat Governors taldearen emanaldia, Mery May & Bang band-enarekin batera, herriko plazan, zapatuan. Kajoi tabernaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu zuten kontzertua, eta Juan Sangre eta berenek grinatsu agertu zitzaizkigun taularen gainean. Mikel Snake eta Collage azken diskoko abestiak eta aurrekoetakoak ere jo zituzten herritarren aurrean. Jose Felix Diaz de Tuestaren begietatik ikus ditzakegu; izan ere, Atauri bere blogean argitaratu berri ditu zapatuan ateratako argazkiak. Hemen batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak