Arrasateko gazteak euskararen alde

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 18a

Ttak Arrasaten euskarari bultzada emateko gazteez osatuta dagoen taldea da eta zapatuan izan zen ezagutzera emateko eguna. Herri-bazkaria eta koadrilen arteko olinpiadak egin zituzten Biterin. Bederatzi koadrilak parte hartu zuten olinpiadetan eta azkenean Maripurixak taldeak irabazi zuen.

AED barruan sortu zen taldea 2010ean eta ordutik egubakoitzero biltzen dira AEDren egoitzan 25 bat gazte euskararen aldeko ekintzak antolatzeko. Orain arte izenik izan ez duten arren, taldeari bere izena eta ikurra ematea erabaki dute ikasturte honetan eta zapatuan, taldea ezagutzera emateko, Ttak Eguna egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak