Min handiarekin egon dela ere esan digu arrasatearrak: "Iazko Tourrean lepauztaia apurtu eta plaka bat ipini zidaten. Suitzan leku berean hartu nuen min. Minduta egon naiz, baina orain ondo nago".
Bizikleta gainean jarriko da gaur, astelehena, Espainiako Itzulirako prestakuntzarekin hasteko. "Oraingoz hori da hurrengo helburua: Espainiako Itzulira ondo heltzea", esan digu Iban Velascok.