Euskal Herriko dantzari gazteek Arrasateko kaleak hartu dituzte

Arritxu Barruso 2012ko ekainaren 17a

Koloretsu esnatu dira gaur Arrasateko kalean. Handik eta hemendik etorritako dantzari txikien jantzi koloretsuek apaindu dute gaur Arrasate. Haur Dantzarien Eguna ospatu da eta 600 lagunetik gora elkartu dira. Gipuzkoa, Aretxabaleta, Oñati, Antzuola, Arrasate (bi talde) eta Soraluzeko ordezkaritza etorri da; Arabatik, aramaioarrak; Nafarroatik iruindarrak; eta Bizkaitik, portugaletetarrak.

Aurtengoan baina, zalantza barik, euskal dantzekin batera beroa izan da Haur Dantzarien Eguneko protagonista handia. Goizeko dantza erakustaldiaren ostean bazkaltzera joan ziren gaztetxoak eta arratsaldeko alardean, herriko plazan, itzaletan edo itzal bila zebiltzan dantzari txikiak. Alardearen ostean erromeria egon zen Oñatiko Kaixo taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak