Txatxilipurdiko Etor Miner ibili zen gidari lanetan eta azaldu zuen eguna iristeko irrikan egoten direla gaztetxoak: "Zaletasun handia dago Arrasaten eta horregatik hasi ginen duela urte batzuk festa hori antolatzen. Kurtso amaierako festa izaten da eta sasoia iristen denean berehala hasten dira jaialdia noiz egingo dugun galdezka".