Lehia estua izan da gaur Sonografos eta Lasagabaster taldeen artean eta emaitzak bestelakorik erakusten duen arren (5-3), bi taldeak indartsu aritu dira Zaldibarko frontoian. Hasierako minutuetan 2 eta 0 aurreratu dira Sonografosekoak, Lasagabasterrekoek golpe latza jasoz. Hala, lehenengo zatia bukatuta, 4 eta 1eko emaitzarekin joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian, baina, Lasagabasterrekoak langile sartu dira kantxara eta lan handia eman die kontrarioei; bi gol egin dituzte bigarren zatian, baina ez da hori nahikoa izan Sonografosekoak mendean hartzeko. Azkenean, 5 eta 3 bukatu dute partidua.
Goleatzaileak izan dira:
Sonografos
- Murua (1-0 eta 4-1)
- Pitu (2-0)
- Iker (3-1)
- Ekain (5-2)
Lasagabaster
- Koldo (2-1)
- Mora (4-2)
- Canas (5-3)
Bi taldeetako ordezkariak, finala bukatu ostean:

Hirugarren, Dublin
Finalaren aurretik, hirugarren posturako partidua jokatu dute Abokajarro eta Dublinek. Partidua 5-5 berdinketarekin bukatu dute eta penaltietan gailendu da Dublin: 4 sartu dituzte Dublinekoek eta 2, berriz, Abokajarrokoek.
Jokalari onenak
Liga erregularreko txapelduna Iriztu taldea izan da.
Pitxitxi eta txapelketako jokalari onenaren saria Sonografoseko Muruarentzat izan dira. Finaleko jokalari onenaren saria, berriz, Iker Zaitegi Sonografoseko atezainak jaso du.
Aurtengo txapelketako sei jokalari onenak hauek izan dira: Matiku (Dublin), Enrike (Abokajarro), Antonio Tena (Lasagabaster), Aimar (Iriztu), Ruben (Dublin) eta Murua (Sonografos).