Errementari Dantza, osasuntsu eta jaietarako gertu

Ubane Madera 2012ko ekainaren 16a

Musika bandaren doinuak airean, eguzkia bor-bor zeruan, eta herritarrak adi-adi begira zituztela, Errementari Dantza Sanjuanetarako gertu dagoela erakutsi dute eguerdian Jokin Zaitegi plazaren bueltan bat egin duten dantzari eta musikariek. Gaurkoaren erreplika dotorea ekainaren 23an, 21:00etan egingo dute. 

Errementari Dantzaren entsegu handiaren ostean, erraldoi ertain eta txikiek astindu dituzte euren soineko luzeak, eurak ere jaietarako gertu-gertu daudela erakutsiaz. Orain, benetako taularatzea besterik ez zaie geratzen: San Juan egunean dute agerraldietako bat (11:00etan), eta ordurako Estudiantina edo izeneko dantza entseatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak