
12:00etan hasi eta 14:30ak arteko saioa izango da goiz parteko hori. Errementari Dantzarako Arrasateko banda etorriko dela aprobetxatu eta eurekin entseatuko dute erraldoi "handi" eta "ertainek". Eta txikitxoenek ere izango dute euren saiotxoa, gaiteroekin.
Txosna, dirua batzeko
Arratsaldean, berriz, Seberren egin dute hitzordua. Kasu horretan, txosna zabalduko dute 18:00etan, garagardo eta pintxoekin. Eta zela ez, 21:00etan bildotsa zozkatuko dute. Hori guztia Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren eskutik. Txosnaren helburua justu, konpartsarendako dirua batzea da, elkartea "mantentzen laguntzeko"