Arrasate Herri eskolako 2 eta 8 urte arteko haurrek danborrada egin dute gaur Musakola eta Bedoñaben. Bedoñabe gunean ikusi ahal izan dugunez, ikusmin handia piztu du ekitaldiak, izan ere, haurren guraso eta senideek bete egin dute eskolako patioa. Sei kantu jo dituzte, eta bero handiaren eraginez, kantu guztiak jarraian jo dituzte. Ilusioa eta danbor hotsak barra-barra San Juan jaiak iragartzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.