Ikastaroa Aikidoko maisu Jose Manuel Matasek, Judoko maisu Julio Gallegok eta Kenpoko Rafa Carriet-ek emango dute. Bertan izena ematea doakoa da, eta telefono zenbaki hauetara deituta egin daiteke: 627 442 142, 669 663 366 edota 600 371 896. Jakin, baina, bihar bertan Uarkapera joaten denak ikastaroan parte hartu ahal izango dutela, baina lehentasuna izango dute telefonoz izena eman dutenek.