Arrasateko Ford Mugarri eskubaloi taldeko jokalariek emango diote hasiera aurten San Juan jaiei. Iaz Mondrako nesken taldeko jokalariak izan ziren txupinazoa iragartzearen arduradunak eta aurten, Liga nazionalerako igoera txartela lortu ez duten arren, herriko eskubaloi jokalariak izango dira protagonista. Jai batzordeak talde arrasatearrak egindako denboraldia txalotu gura du. Azken bi igoera faseetan denboraldia borobiltzea ezinezkoa izan den arren, datorren urtean igoera lortzeko lehian izango dira Ane Herreroren mutilak, ziur.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.