Sonografos taldearen freskotasuna, eta Lasagabasterren esperientzia, finalean

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 15a

Zapatuan Zaldibarko Txapelketako 50. finala jokatuko dute (17:30). Eta, urteurren hori betetzeko ohorea Sonografos eta Lasagabaster taldeek izango dute, eurak izan dira-eta aurten bi talde onenak. Lehenago, baina, hirugarren postuagatik lehiatuko dira finalaren atarian geratu diren Dublin eta Abokajarro (16:00).

Aurtengo txapelketan Sonografos izan da albiste on horietako bat, Zaldibarrera freskotasuna ekarri duen ordezkaria. Izan ere, talde horretako hainbat jokalari Zaldibarko beterano badira ere, beste hainbat jokalari futbol federatutik datoz –Mondratik–, eta neurri handian, horien joko-mailak bultzada eman dio taldeari.
Erasoan bikain moldatzen den taldea da Sonografos, ate aurrean golak erraz egin dituzte, baina finalera begira, Lasagabasterrek izan dezakeen esperientzia falta zaie. Izan ere, finaleko beste ordezkari Lasagabasterrek guztira 7 final jokatu ditu. Horietatik hiru kopako finalak izan dira –bi garaipen– eta beste lau ligakoak izan dira –garaipen bat. Hain zuzen, azken datu hori zuzendu nahi dute Lasagabasterrekoek, lau finaletatik bakarra irabazi dutelako (Eta guztietan Dribling izan da euren borrero).


Partidu ostean Zaldibarren elkartuko dira 100 lagun inguru txapelketaren 50. urteurrena ospatzeko (txarra egiten badu Biterin); egunean bertan saltzeko hainbat tiket gorde dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak