Arrasate dantzaren "hiriburu" bilakatuko da domekan

Ubane Madera 2012ko ekainaren 14a

Euskal Herri osoko 600 lagundik gora elkartuko da Arrasaten (Iparraldekoak izan ezik) domekan, Haur Dantzarien egunaren bueltan. Egitaraua hauxe: 10:00etan, Zaldibarren elkartu; 11:15ean kalez kaleko dantza erakustaldia; 13:30ean taqlde guztien jarduna, plazan eta 17:15ean, alardea, plazan. Horren ostean Kaixo taldeak erromeria egingo du. 

Debagoienetik Aretxabaleta, Oñati, Antzuola, Arrasate (bi talde) eta Soraluzeko ordezkaritza izango da Haur Dantzarien egunean; Arabatik aramaioarrek parte hartuko dute; Nafarroatik iruindarrek eta Bizkaitik portugaletetarrek. "Kanpokoek, bakoitzak bere probintzietako dantzaren bat ekarriko dute", kontatu du Xeli Arregik Lore Gazteak taldeko arduradunak.

Egitarauaren xehetasunak

11:15ean kalez kale ibiliko dira dantzari gazteak: "Bi taldetan banatu eta batak egingo du iturrioztik gora-Abaroa-Garibai-gasolinera ingurua; eta besteak, berriz, Seber-Izkiñako kantoia-Herriko plaza inguruan jardungo du" azaldu du Xeli Arregik.

Gero, 13:30ean dantza erakustaldia egingo dute plazan; bazkaltzera joango dira gero; batzuk elkarteetara eta beste batzuk arrasatearren etxeetara. Eta arratsaldean, 17:15ean alardea iragarri dute, hori ere plazan, eta ostean, Oñatiko Kaixo taldearen erromeria.

Hori guztia, jakina, baldiun eta eguraldiak laguntzen badu. Izan ere, goizean euria baldin bada, ekitaldiak egiteko aterpeak bilatu beharko dituzte, aurten Uarkape okupatuta dagoelako goiz parte horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak