Emakume Txokoa, Aukea eta Enplegu saileko webguneak aurkeztu dituzte

Maialen Regueiro 2012ko ekainaren 14a

Emakume txokoa, Enplegu garapena eta Aukeako webguneak aurkeztu dituzte Arrasateko Udaletxean. Izan ere, arlo bakoitzari toki bat egin diote Arrasateko Udaleko webgunean. Hori dela eta, gaur goizean, webgune hauek izango dituzten ezaugarriak azaldu dituzte arlo bakoitzeko teknikariek. Horrez gain, Ane Bilbao webguneen disenatzailea ere bertan izan da.

Enplegu sailak, Aukeak eta Emakume txokoaren weguneen aurkezpena egin ditu gaur goizean Udaletxean. Bertan, Amaia Zabaleta, AUKEAko Kirol teknikaria, Amets Beltran de Guebara, Emakume txokoko dinamizatzailea eta Marga Garmendia Esplegu teknikaria izan dira. Bakoitzak zegokion webgunearen inguruan hitz egin du. Ane Bilbao izan da webguneen diseinatzailea eta 6 hilabetez egon da lan hau egiten.

Aukea: kirola eskura

Webgune hau herritarrek zerbitzu honen gaineko informazio guztia eskuragarri izateko helburuarekin sortu da. Izan ere, hemendik aurrera herritarrek AUKEAra joan edo deitu beharren, webgunean izango dute behar duten informazio guztia. Harpidetza egin ere egin daiteke eta hori postaz egingo litzateke. Horrez gain, tramiteak... egiteko aukera egongo da webgune honen bidez. Azkenik, kirol elkarte bakoitzaren lotura gehitu da eta lotura horren bidez, bakoitzak nahi duen kirol elkartearen webgunera sartuko da zuzenean. www.arrasatekirola.com

Enplegu saila: lan eskaintzak...

Sail honetako arduradunak jendeak geroz eta informazio gehiago eskatzen zuela konturatu ziren. Hori dela eta, webgunea sortzea erabaki zuten. Webgune honetan gehien erabiltzen dena lan eskaintza eta lan prestakuntzaren arloa da eta hauek egunero eguneratzen dira. Informazio guztia era ordenatu batean argitaratzen da. Helburu nagusia, interakzioa sustatzea izango litzateke. www.arrasatekoenplegusaila.com

Emakume Txokoa: 10 urte aurki

Arlo honek, irudiari eta diseinuari garrantzia gehiago ematen dio. Horregatik, webgunean emakumeen irudi asko ikus daitezke. Egiten diren ekintza guztien berri emango da webgunearen bitartez, baita orain arte egin diren ekintzen berri ere. Izan ere, Emakume Txokoak hurrengo urtean 10 urte egingo ditu eta urte hauetan egin diren ekintzak berreskuratu dira webgunean jartzeko. Kasu honetan, helburu nagusia, pentsamendu feminista bultzatzea izango litzateke. www.emakumetxokoa.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak