Egubakoitzean amaituko da Ointxe!-ko saskibaloi Campusean izena emateko epea

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 14a

Ekainaren 26tik 30era arte Ointxe! saskibaloi taldeak bailarako saskibaloi campusa egingo du, eta egubakoitza da, hilak 15, izena emateko azken eguba. Hala, Josu Larreategiren gidaritzapean ibiliko dira 75 neska-mutiko –plaza mugatuak daude.

Saskibaloi harrobia lantzeko, eta gazteei udan kirola egiten animatzeko asmoz antolatu du aurten ere Ointxe! saskibaloi taldeak udako campusa. Ekainaren 26an hasiko dira, eta 30ean amaitu. Eta egun horietan, saskibaloian jokatzeaz batera beste jolas mordoa egin ahal izango dituzte izena ematen duten neska-mutikoek. Hala nola, ingelesezko eskolak emango dituzte Iturripeko kantxan bertan, eskulanak egin ahal izango dituzte, eta baita berbaldiak entzun ere.

taldearen webgunean izango duzue informazio gehiago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak