Zapatuan hasiko dira lanean ospitale berriko larrialdi zerbitzuak, eta ospitale osoa, berriz, astelehenean, hilaren 18an. Hala, zapatuan 08:00etatik aurrera hasiko dira larrialdi zerbitzuak eraikin berrian artatzen. Sarrera eraikinaren atzeko aldean dago, olatu forma duen aterpean.
Bestalde, egun horretan bertan, goizean barrena, ingresatuta dauden gaixoak ospitale berrira eramango dituzte. Hori horrela, bisitatu nahi dituzten senitarteko zein lagunak sarrera nagusitik sartu beharko dira, Nafarroa etorbidetik. Ospitale berriko kirurgia eta erditze guneak ere asteburuan irekiko dituzte eta astelehenetik aurrera, bete betean hasiko da ospitale berria.