Entsegua Kalean egingo dute dantzari, gaitero eta konpartsako kideek

Ubane Madera 2012ko ekainaren 13a

Zapatua egun jendetsua izango da Jokin Zaitegi inguruan, Entsegua Kalean egiteko hitzordua egin du-eta Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsak. 13:00etan elkartuko dira. Lehenago, baina, 12:00etan Errementari Dantzako 100 dantzarik eta haiei laguntzeko musikariek euren saioko entsegu orokorra egingo dute. 

"Errementari Dantzako entseguarekin hasiko gara, horren ostean erraldoien entsegua egingo dugu bandarekin, eta gero txikitxoenek entseatuko dute, gatieroekin. Arratsaldean, berriz, txosna ipiniko dugu", kontatu du Joserra Perezek, konpartsako kideak.

San Juan bezperan, San Juan egunean eta 26an

Xehetasunetan sartuta, Errementari Dantzarena entsegu orokorra izango da, San Juan bezperan egingo dutenaren aurrekari (ekainaren 23, 21:00etan).

Erraldoi handi, ertain eta txikein entseguei dagokienez, berriz, San Juan egunean dute agerraldietako bat (11:00etan), eta ordurako Estudiantina edo Jota Vieja de Sanguesa izeneko dantza entseatuko dute. Bestalde, ekainaren 26an dute beste hitzordua, baina "laneguna denez, ez dakit atera ahal izango garen", adierazi du Perezek. Izan ere, azken urteotan moduan, estu samar dabiltza konpartsako nagusienak, erraldoiekin ibiltzeko jende faltan. 

Txosna

Bukatzeko, txosnari dagokionez, 18:00etan zabalduko dute, Seberren. Saiheskia, garagardoa eta konpartsako materiala salduko dute, eta 21:00etan, bildotsa zozkatuko dute. "Helburua da diru apurtxo bat lortzea, konartsarendako, mantenu lanak egiteko", adierazi du Joserra Perezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak