Gazte txokoek Urban Festa antolatu dute aste bukaera osorako. Egubakoitzean arrisku handiko kirolen –X kirolak, eurak diotenez– bideo emanaldia egingo dute erdiguneko gaztegunean, 19:00etan hasita. Zapaturako, berriz, 17:00etatik aurrera skate, BMX, mikropatin eta patin lehiaketak izango dira herriko skate parke berrian –skate lapikoa deitzen diote antolatzaileek–. Musika ere izango da arratsaldea girotzeko eta grafiti egilerik ere ez da faltako. Txatxilipurdik 12 eta 17 urte arteko gaztetxo guztiak gonbidatu ditu festan parte hartzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.