Furgoneta fotovoltaikoa egiteko ikastaroa

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ekainaren 11

Eguzkiaren energia erabiliz furgoneta fotovoltaikoa sortzen erakutsiko dute Arrasaten. Izan ere, ikastaroa antolatu baitu Arizmendik, Zeuk sortu egitasmoaren barruan. Ferixalekuan zango da ikastaroa ekainaren 15, 16 eta 22an, egubakoitz eta zapatuan. Izena emateko epea zabalik da oraindik.

Zela lortu energia eguzkia erabilita? Zela erabili eguzkiaren energia furgoneta batean? Galdera horiei erantzuten saiatuko dira 12 orduko ikastaro teoriko-praktiko horretan.

Furgoneta duten edo hauen zaleei zuzendu diote ikastaroa. Energia berriztagarriak; plaka fotovoltaikoak; kalkuluak eta dimentsionamendua; instalazioa furgonetan; eguzki sukaldea… Horiek dira jorratuko dituzten gaiak.

Ikastaroa egubakoitz eta zapatuetan izango da; 12 ordu guztira. Honako ordutegiarekin:

  • Ekainak 15, egubakoitza: 16:30-20:30.
  • Ekainak 16, zapatua: 09:00-13:00.
  • Ekainak 22, egubakoitza: 16:30-20:30.

Irakaslea izango da Ramon Lopez, elektronikan ingeniari teknikoa eta energia fotovoltaikoetan masterra duena. Ferixalekuan, Arrasaten, emango dute ikastaroa eta prezioa 90 euro da; ikastolako eraikuntzako ikasleek edo ikasle ohiek, 60 euro. 10 laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa emateko.

Informazio gehiago: 943 77 20 25 edota erailkuntza@arizmendi.ikastola.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak