'Akanpada magikoa', Usaetxeko plazan

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 11

Joan den egubakoitzean gau magikoa bizi izan zuten Usaetxeko ludotekako erabiltzaile eta gurasoek. Arratsaldean tirolinan gora eta behera aritu ziren gaztetxoak eta Mikel Gonzalez Errealeko jokalariaren bisita izan zuten. Bere bizipenak kontatu eta talde-jolasetan parte hartu zuen Gonzalezek. Iluntzean afaldu eta afalostean kanpin-dendak muntatu zituzten, gaua Usaetxeko plazan bertan igarotzeko. Goizean goiz esnatu ondoren, trikiti eta panderoarekin diana izan zuten. 

Ludotekako blogean duzue gau magikoaren kronika osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak