Euskal Herriaren lagunek harreman "ona" egin dute asteburuan arrasatearrekin

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 10a

Nazioartean eratutako Euskal Herriarekiko elkartasun komiteak dira Euskal Herriaren Lagunak deiturikoak. Urtean behin bi eguneko bira bat egiten dute eta, aurtengoan, Donostian eta Arrasaten egin dituzte geldialdiak, barikuan eta zapatuan, hurrenez hurren.

Gurean egindakoei dagokienez, arratsaldean bat egin zuten gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenen aldeko manifestazioarekin; eta gauean, afaria eta ekitaldi politikoa gaztetxean. 100 lagun inguru batu ziren, alkatea eta Igor Letona preso ohia tartean, eta oroigarriak banatu zizkieten nazioartetik etorritakoei. Musikak lagunduta, gustura egon ziren, ordu txikiak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak