Zaldibarko finala Lasagabaster eta Sonografos taldeek jokatuko dute

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 10a

Zaldibarko txapelketako finalerako txartelak banatu dira: Lasagabaster eta Sonografos izango dira norgehiagokan, datorren zapatuan, hilak 16, (17:30).

Atzo goizean jokatutako finalerdietan Lasagabaster taldea Dublin-i nagusitu zitzaion (3-1) partidu beroa jokatuta, eta Sonografos Abokajarro taldeari penaltietan (3-3). Bina berdintu zuten azken bi taldeok eta luzapenean gol bana sartu zituzten. Azkenean penaltietan Abokajarro-koek gol bakarra sartu zuten eta Sonografos taldekoek hiru.

Datorren zapatuan, hilak 16, bukatuko dute txapelketa. Lehenengo norgehiagoka (16:00) Dublin-ek eta Abokajarro-k jokatuko dute hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko, eta ondoren finala izango da (17:00) Lasagabaster eta Sonografos-en artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak