Ardo onari laguntzeko Idiazabalgo gazta ederra eta behi okela errea

Maider Arregi 2012ko ekainaren 11

Giro ezin hobean berezia eta gazta pintxoa euro banaren truke dastatzeko aukera izan da goizean. Txarramangak 30 urte baino gehiago daramatza ardoa Arrasateko taberna ezberdinetara ekartzen. "Errioxako zuria oso ona dago, baina ez du fruta zaporea. Dauzkagun beltzak suabeagoak dira", dio Txarramaga upategikoak. Astero etortzen direla Arrasatera eta nahiko ondo saltzen dutela kontatu digute. "Urteko ardoak elaborazio mota ezberdina du; ondo saltzen da Arrasaten".

Gazta lehiaketa

Abadiñoko Alizia Monederoren Idiazabalgo gaztarendako izan da lehen saria –300 euro–. Bigarrena, Oreixako Oihantxiki kooperatibarendako –200 euro–.

Giokela pintxoak

Arratsaldean, aldiz, Giokela, behi  okela errearen pintxoak banatuko dituzte herriko plazan, 19:00ak aldera. 700 eta 750 pintxo artean banatuko dituzte txikiteo momentuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak