Eszenatokian, Et Incarnatus orkestra, –Euskadiko Orkestra eta Bizkaiko Orkestrako kideez osatutakoa– Baigorriko gaitariak, Amaren Alabak taldea eta Eñaut Elorrieta musikaria. Hitzen Musikaz Hazi izena daraman emanaldia hunkigarria izango zela aurrez jakinekoa zen, Baigorrin egindako estreinaldiak hala erakutsi zuelako. Kronika eta jasotako inpresioak asteleheneko paperekoan izango dituzue irakurgai.