Domekan, hitzorduekin jarraituz, perkusio afrikarra ikusteko aukera izango da. Izan ere, gaztetxeko perkusio taldeak Senegal inguruko lagunekin batera gaztegunera joango dira eta tailer txiki bat eskainiko dute.
Arrasateko gazteguneak kulturgune izatea du helburu, eta hauxe diote antolatzaileek: "Gazteek eurek nahi dituzten kultura jarduerak antolatu ahal izateko aukera dutela ikusi dugu lehen urte honetan. Horrenbestez, aste bukaera honetarako ere, jendea gerturatu eta parte hartzeko animatzen dugu!".