Arizmendiko Olarte guneko umeek danborrada egin dute Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 8a

San Juan jaien etorrera iragartzeko danborrada egin dute gaur, Arrasaten, Arizmendiko Olarte guneko umeek. Gustura eta pozik ikusi ditugu danborrak astintzen. Arbolapeta, Seber Altube eta Herriko Plazan danborrak astindu ondoren, Olarten bertan egin dute azken saioa, guraso, senide eta irakasleen aurrean. Azken saio horretan danborradako kantu ospetsuenak jo dituzte, guraso eta senideen gozamenerako. 

Amaitzeko, Errementari eta San Juan kantuak ere abestu dituzte, sanjuanak gainean ditugula gogoratuz. Datorren zapatuan, hilak 16, SUDCek antolatzen duen haurren danborrada irtengo da Nafarroa etorbidetik, 19:00etan. 250 haur espero dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak