Goikobalu gazte eta txikik kontzertua eskainiko dute musikari ezagunekin batera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko eka. 7a, 18:40

Goikobalu gazte eta txiki abesbatzek kantaldi hunkigarria eskainiko dute bihar, egubakoitza, Amaia antzokian, 22:00etan. Euren alboan musikari handiak izango dituzte: Et Incarnatus orkestra, Amaren Alabak, Eñaut Elorrieta eta Baigorriko gaiteroak. Dagoeneko sarrerak salgai daude 10 euroren truke, Kutxan.

2011ko Nafarroaren Egunerako prestatutako ekitaldia da Arrasaten egubakoitzean taularatuko dutena, Hitzen Musikaz Hazi izenekoa. Baigorrin estreinatu zuten eta kantaldi hunkigarri eta ederrak arrakasta handia lortu zuen. Entzuleriaren erantzun beroa eta kontzertuaren prestaketan burututako lan handia aintzat hartuta ikuskizuna Euskal Herriko beste txokoetara eramatea erabaki zuten.

Martxoan hasi zituzten entseguak

Arrasateko kontzertuari dagokionez, Arrasateko Goikobaluko kantari txiki zein gazteak igoko dira taula gainera izen handiko musikariekin batera. Martxoa inguruan hasi zituzten entseguak Goikobaluko kideek. Abesti gehienak ezagunak dituzten arren, hain ezagunak ez diren doinuak ere ikasi behar izan dituzte.

Sarrerak 10 eurotan salgai

Abesti berri nahiz zaharretan publikoaren partaidetza eta protagonismoa funtsezkoa izango dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta alde horretatik, herritarrei parte hartzeko deia egin die. Sarrerak dagoeneko salgai daude kutxan 10 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak