Bihar bukatuko dituzte aurtengo Nagusien asteko ekitaldiak: 10:00etan bolo-txapelketako finalarekin eta 17:00etan "bingo bereziarekin, opari eta guzti".
Iturbide Egoitzaren Nagusien Astearen barruan, atzo, eguaztena 80 bat lagunek txangoa egin zuten Logroñora (50 egoiliarrek eta haiendako laguntzaileek). Iritsi ostean luntxa egin zuten; paseotxoa, Ebro ibaiaren ondoan, jakina, bazkaldu ere bertan egin zuten, eta besteak beste, oroitzapenerako argazkia atera zuten Alarraga frontoian, Titinen argazkiarenpean. Gaur, berriz, 17:00etan Arrasate Musikaleko kontzertua izango dute bertan.
Bihar bukatuko dituzte aurtengo Nagusien asteko ekitaldiak: 10:00etan bolo-txapelketako finalarekin eta 17:00etan "bingo bereziarekin, opari eta guzti".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.