Aurten ere Sanjuanak danbor hotsen bidez iragarriko dituzte Arizmendiko ikastolako Olarte guneko ikasleek. Azken asteotan entseguak egiten aritu ostean, ikasleek danborradan irtengo dira bihar Arrasateko kaleetan zehar. Arbolapetan hasiko ostean (10:30),Seber Altube plazara egingo dute eta bertatik Erdiko kalea zeharkatuz Herriko plazara iritsiko dira. Azkenik, Olarten amaituko dute danborrada, 12:00ak aldera. Antolatzaileek bideo bat prestatu dute ekintzaren berri emateko; behean duzue ikusgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.