Ohi denez, txartelak salduko dtu Mondrak Ardo eta Gazta eguneko produktuak eskuratu ahal izateko, 0,50 eurotan. Hala, urteko ardo basoa txartel baten truke eskuratu ahal izango da, kriantzako ardoa bi txartelen truke (euro bat) eta txistorra eta Giokelako okela beste bi txartelen truke. Hala ere, eskaintza berezia ere izango da: bost eurogatik Mondrako edalontzia gehi lau txartel dituen packa erosi ahalko da.
Gazta lehiaketa eta Araba Euskaraz
Horrez gainera, gazta lehiaketa ere iragarri dute zapaturako, "eguerdi partean", Fernando Laspiurrek Mondrako zuzendaritzako kideak esandako moduan. Eta hark kontatu du, baita ere, Araba Euskarazko produktuen saltokia ere izango dela Ardo eta Gazta egunean, "hala eskatu digute eta baimena eman diegu".