Gertaeraren ondorioz auto ilara luzeak sortuko zirela pentsatzekoa zen arren, Udaltzaingoa berehala bertaratu da eta minutu gutxiren buruan konpondu du arazoa. Otalora kaletik normaltasunez igaro daitezke ibilgailuak, beraz.
08:30 inguruan izan da. Aretxabaletarako noranzkoan zioan Ford Focus familiar bat geratu egin da aurretik zihoan autoari aparkatzen uzteko, baina ezin izan du gauza bera egin atzetik zetorrenak: Nissan Micra markako autoak Ford Focusaren kontra egin du talka. Istripuaren ondorioz, auto biek kalteak jasan dituzte txapan, baina ez da kalte pertsonalik izan; ibilgailu bakoitzean soilik gidaria zihoan eta nor bere kabuz atera da autotik.
Gertaeraren ondorioz auto ilara luzeak sortuko zirela pentsatzekoa zen arren, Udaltzaingoa berehala bertaratu da eta minutu gutxiren buruan konpondu du arazoa. Otalora kaletik normaltasunez igaro daitezke ibilgailuak, beraz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.